Welsh Journals

Search over 450 titles and 1.2 million pages

Zientzi berriak laburki HERA PARTIKULA-AZELERATZA- tLEA MARTXAN Alemaniako Hamburg-en 1984eko maiatzean hasi ziren HERA ("Hadron Elektron Ring ^nlage") izeneko partikula-azeleratzaile erraldoia eraikitzen eta 1 990eko azaroan inauguratu da. Estatu desberdinek elkarlanez burutu den proiektu hau mila milioi marko kostatu da (64.000 milioi pezeta inguru). 10-16 milimetro neurtzen dituzten (hau da, hidrogeno-atomoak baino mila milioi aldiz gutxiago) nartikula azpiatomikoak erregistratu nahi dira; materiaren oinarrizko osagai ezezagunak alegia. HERA-ra iristeko Hamburg-cko Bahrenfeld auzoan lutorpean 25 metro behera joan behar daeta bertan 6,3 kilometro luze den ninela dago zirkunferentzia deskribatuz. Bertako instalazioeîan bi Partikula desberdin ia argniren abiadur:iraino azeleratuz elkarren kontra talka egin erazten zaie. Protoiak eta elektroiak aurrez maila bateraino azeleratuta sartzen dira HERA-ra eta gero bertan hurrenez hurren 820 GeV (gigaelektronvolt) eta 30 GeV-erainoko energia lortu arte azeleratzen dituzte berriz. Protoia (edo hidrogeno-atomoaren nukleoa) elektroia baino 1.800 aldiz astunagoa da eta hiru quarkez osatua dago. HERA-ko saiakuntzen bidez, dinamika kromatokuantikoa (edo eredu matematiko-fisikoaz quarkek protoietan eta neutroietan duten kohesioa adierazten duen teoria) kontrolatu nahi da. Halaber, quark eta leptoiak (elektroiak, muoiak, tauoiak eta beren neutrinoak) partikula ixikiagoz osatuta dauden ala ez argitu nahi da. Purtikula horiek baleude, sei leptoi eta sei quarkuk erlazionatzen dituen teoria egiaztalu egingo litzateke. Protoiek ia energiarik ez dute irradiatzen, baina beren masa elektroiena baino 1.800 aldiz handiagoa delako, desbideratu behar direnerako askoz ere iman handiagoak behar dira. Horretarako HERA-n niobio eta titaniozko supereroale-imanak ipini dira; 5.000 ampereko intentsitatea jasateko rnodukoak. Supereroankortasuna lortzeko berriz, -269°C edo 4.2 K-eko tenperaturak lortzen dira. BOEING-EN BIDAIARI-HEGAZKIN ERRALDOIA Azken aldian United Airlines konpainiak 68 hegazkin eskatu dizkiolako, Boeing etxeak B777 eredua egin ahal izango du. Hegazkin erraldoi hau 390 bidaiari 7.700 kilometrora eramateko gauza izango da. Bi erreakzio-motore izango ditu eta aireratzeko unean 230 tona inguru pisatuko du. Hegazkin honek lehia gogorra izango du urtebete lehenago egiten hasi ziren Airbus A330